XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iru toqui abec oso egoquiyac ziran gudetarako ta iruretan alchatu zuten salbatzallearen gurutze santuba, ta bere itzalpean asi ziran, nolatan jaquin gabe galdutaco erriyac berriz irabazten, umantasuneco gudic gogorrenaren bitartez.

Ezta sinisterraza naparrac bereala sortu zutela, ainbeste urtean, guero berezco egondu zan Naparroco erreguetza; baña gauza ziurra da beintzat mahomatarrac zer carten indarraren contra cristau guziyac bat eguin zutela, beren burubac gorde bearrac eta bata-besteaganaco-gorrotoac zecarzquiyan calteac quendu nayac eracarri zituala, uri, ibar ta erri-batubetaco aguintari guztiyac, danentzat Jaunac bacarra auqueratzera, Jaun ori izan zediñ, echeco atietan zegoan mairu etsayaren aurrean, Erri guziya zuzeudu ta guidatuco zuan guizona.

Era orretan, lenago alcarrequin anai guda gaiztoetan bizi ziran jenteac beste bizi izateco guisa bat artu zuten, ta ordutic aurrerantzean, guztiyen cristautasunari bacarric beguiratzen ziotela, zaldun ba coitzac bere sinistea ta bere sorterriya escudatu zituan; ta sorterriya ta sinistea izan ziran, besteric gabe, biyotza berotzen ziyoeeten sugar ongarriyac, eta beste laguntzic bear izan zanean, Jaungoicoac ecarri zuan bere bide zuzenetatic danen artean auqueratutaco zaldunic zaldunena.